1963ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 46. edizioa izan zen. 1963komaiatzak 19 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4063 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Franco Balmamionek, batez beste, 34,774 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Napolin hasi eta Milanen amaitu zen.
120 txirrindularik hasi eta 86k amaitu zuten itzulia.
Vito Taccone izan zen edizio honetako protagonistetako bat, geldiezin agertu zelarik mendiko etapetan. Mendiko sailkapenaren garailea izan zen, itzuliko 17 mendate puntuagarrietatik 12tan lehen postuan pasa ondoren. Bost etapa ere irabazi zituen, horien artean, Oropa eta Leukerbadeko tontorretan amaitzen ziren etapak. Ziuraski neurri batean bere lehiakortasunaren ondorioz, Diego Ronchinikmaglia arrosa galdu zuen Franco Balmamionen mesedetan 12. etapan.
Vittorio Adornik irabazi zuen 16. etapako erlojupekoan, hau sailkapen nagusirako lehian sartu zelarik, Ronchinik lidertza berreskuratu zuen. Baina, beste behin, guztia mendiko etapetan erabakiko zen, kasu honetan 18. eta 19. etapetan. Horietako lehenean, aurreko edizio bateko garailea izan zen Arnaldo Pambiancok irabazi zuena, Adornik lidertza bereganatu zuen, baina Balmamionek helmugan bere ondoan sartzea lortu zuen, eta, beraz, Adornik sailkapen nagusian Balmamionekiko zuen abantaila 22 segundora baino ez zen murriztu. Moenan amaitu zen etapan, sei mendate zituena, Taccone bakarrik iritsi zen helmugara, gainontzeko txirrindulariekiko abantaila sendo batekin, Giroa irabazteko arriskutsua ez zen arren. Giroko garaipena Balmamion eta Adorniren artean lehiatu zuten, lehena garaile izan zelarik, ez zuena soilik 22 segundo horiek jatea lortu, baizik eta bere arerioari bi minutu baino gehiago ere atera zizkiola. Hala, Franco Balmamionek bere bigarren Giroa jarraian irabazi zuen, beste behin, etapa bakar bat ere irabazi gabe.
Edizio honetan parte hartu zuten atzerritarrak 13 baino ez ziren izan, horietatik hoberena Jaume Alomarespainiarra izan zelarik, 3. etapa irabazi zuena, 7.ean bigarren izan zena Nino Defilippisen atzetik, biak beste txirrindulari batzuekin batera ihes eginda helmugara iritsi ondoren, eta sailkapen nagusian 15. amaitu zuena.